Bizkaia, 2022-09-12
Hasi barria dan ikasturtean abian jarritako ikasleen etenik bako ebaluazinoaz, Koldo Tellituk esan deusku ez dakiela momentuz zelan egingo dan. Euskal Herriko Ikastolen Federazinoko buruak Bizkaia Irratiari esan deutso, ikastolek orain arte egindakoagaz bat datorren neurria dala honakoa. Halan da be, zelan gauzatuko dan ez dakie momentuz.
Aipatzekoa, ikasturte barrian, jaiotze tasaren beherakadak izandako eragina. Bizkaian, 2.169 ikasle gitxiago dagoz. Koldo Tellituk dino, gero eta ikasle gitxiago dagoala eta gelak ezeze, ikastetxeak be itxi egingo direla holan jarraitu ezkero.
Eusko Jaurlaritzak gogoratu Hezkuntza Lege barria onartu nahi dauala. Aldaketarik ezean, datorren urterako onartuko da. Zehazteko geratzen diren puntuen artean dago, segregazinoari aurre egiteko itunpeko zentroek izan beharreko doakotasuna. Koldo Telliturentzat, eragile bakotxa prest egon behar da egoera barrietara egokitzeko. Urteetako kontua izango dala gaineratu dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa