Euskal Herria, 2022-04-22
Ikastetxeetan musukoa derrigorrezkoa ez izateak, garai bateko egoerara bueltatzea suposatuko dau. Euskal Herriko Ikastolen federazinoko presidentearen Koldo Tellituren esanetan gertutasun handiagoa ekarriko dau horrek.
Euskal Hezkuntza Legearen hasierako zirriborrotik Legebiltzarrean adostutakora salto handia egon da Koldo Tellituren eritxian. Euskal Herriko Ikastolen federazinoko presidentearen esanetan euskal eskola publikoaren aldeko apostua garbia da adostutako proposamenean. Segregazinoa dala eta, Tellituren ustez segregazino kontua herri apostu bat da eta horri aurre egin behar jako.
Bestalde, Euskal Hezkuntza Legean Euskal Herria kontzeptua ez agertzea, Ikastolen Alkarteak ez dau begi onez ikusi. Tellituk gogoratu deuskunez Unibertsidade legean aitatzen da, lehenengo bi artikuluetan hain zuzen.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa