Bilbo, 2015-12-09
Klima aldaketaren inguruko goi batzarra egiten ari dira egunotan Parisen.
Mundu osoko agintariak dauz bertan, baita, Iñigo Urkullu lehendakaria bera be. Klima aldaketari aurre egiteko akordioa lortzea da kongresuaren helburua. Bihar arratsaldean, Aldaketa Klimatikoaren Euskal Zentruko ordezkariak Ibon Galarragak hitz egingo dau bertan eta beronek esan deusku arlo batzuetan akordioak lortzeko aukerea dagoala.
CO2 emisinoak murrizteko konpromisoa da eskatzen dana, adostu nahi dana eta akordioa 2020an jarri nahi da indarrean.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa