Bilbo, 2012-05-15
Klasikoen bostgarren irakurraldi etenik bakoa egingo da bagilaren hamalauan Arriaga Antzokian.
Aurten Arantxa Urretabizkaiaren “Zergatik Panpox” lana irakurriko da goizeko zortziretatik ilundiko zortziretara.
Ikasleei zuzendutako jaia da batez be irakurraldia baina, kultura munduko jenteak, eragile sozialek nahiz kirolariek be hartu leikie parte. Izena emon gura izan ezkero, web orri honetara jotea da egokiena: zergatikpanpox@bilbozaharra.com.
Bilbo Zaharra euskaltegitik dinoskue zein dan lanaren garrantzia; antolatzailea da Maite Salutregi eta beragaz egin dogu berba Bizkaia Irratian, Talaiatik saioan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa