Euskal Herria, 2021-11-15
Helduen euskera erabileran eragiteko “Haurren aurrean helduok heldu” ariketa soziala hasiko da hil honen 22an. Umeakaz hartuemon zuzenak daukiezan helduen hizkuntza praktiketan eragin eta euskera gehiago erabilteko deia egingo da zemendiaren 22tik abenduaren 5era bitartean. Kike Amonarriz, Euskaltzaleon Topaguneko burua "Goizeko Izarretan" izan dogu gaur.
Euskal Herri osoko 80 herrik baino gehiagok antolatuko dabe ariketa praktikoa. Parte hartu nahi dabenek izena emon beharko dabe Euskaltzaleon Topagunearen webgunean. Ariketa soziala egingo da abenduaren 5era bitartean. Hiru oinarri izango dira kontutan, ariketa horretan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa