Euskal Herria, 2017-03-13
"D" ereduan ikasitako lehenengo belaunaldia gaur egun familiak osotzen eta lan munduan integretan dabil. Kike Amonarriz soziolinguista ezagunaren arabera belaunaldi horrek lan munduan gaztelerara joten dau baina etxean 30-45 urte bitarteko pertsona horreek bestelako jarrera bat daukie. Belaunaldi horrek euskeraren erabilerari begira hartuko dauzen erabagien baitan hizkuntzak norabide bi hartu leikezala uste dau Amonarriz soziolinguistak. Kike Amonarrizen ustetan administrazino guztien indarrak erabilerara bideratuta egon beharko dabe, baita jendartearen apostu zehatza be. Umoreaz, adierazpen askatasunaz edota Korrikaz be berba egin dogu tolosarragaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa