Euskal Herria, 2020-12-28
Euskaraldia amaitu zanetik 25 egun igaro dira eta Topaguneko buruak esan eban dinamika honetan garrantzitsuena ostea dala. Kike Amonarriz euki dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan. Euskaraldia ospatu izana beharrazkoa eta poztekoa dala esan dau eta sortutako arigune ugari denboran mantenduko dirala gogoratu dau. Horretarako Euskaltzaleen Topagunetik lan handia egingo dabela aurreratu dau. Frantziako asanblada nazionalak eskualdeko hizkuntzen lege proposamena babesten badau Iparraldeko hiztunentzat sekulako barria izango dala esan deusku. Bestalde EJko Hizkuntza Sailburuordetzak aurkeztutako 2021erako aurrekontuari buruz Amonarriz azpimarratu dau aurton diru-partida zehatz horretan ez dala murrizketarik egon.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa