Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Goizeko Izarretan

Kepa Enbeita: "Baserritarrok gure buruagaz guzur baten bizi izan gara"

Euskal Herria, 2017-07-11

Euskal Herriko baserri muduko sindikalgintzearen historia batzen dauen "Baserri biziari eusteko lanak" liburua salgai dago. Urteetako ikerketa lanaren ostean Jose Angel Aldai Arrillagak eta Kepa Enbeitak sortu dabe Txalaparta argitaletxeak kaleratutako liburua. Egileen ustez baserritarrek azken hamarkadetan euren arazoak ez dabez partekatu eta trasmisino hori egin ez izana gazteen kalterako izan da. Kepa Enbeitak liburu honen egileetariko batek honako hausnarketea egin deusku. 500 orri inguru daukazan liburuan administrazinoek baserritarrei begira euki daben jarrerea be aztertzen da. Egileen arabera administrazinoek dirulaguntzetatik haratago jo beharko leukie. Nekazal eremuko sindikatuen historian EHNE Bizkaia, EHNE edota ENBA ezagunak dira. Euren artean oso desbardinak dirala uste dau Kepa Enbeitak.

 

Kepa Enbeita

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia