Iurreta, 2020-05-22
“Horma Bikoa” irratsaioko gidari eta pilota partidu askoren narratzailea izan da gurean.
48 urtegaz zendu zan atzo. Kirola egin ostean, ondoezik sentidu eta bihotzekoak jota hil da.
Kazetaria ikasketaz eta pilotaria be bai. Profesionaletan jokatu eban hainbat urtez. Beti pilota munduari lotuta, afizinoz eta ofizioz.
Abadiñoko trinketeko kudeatzailea izan da. Pilotari gazte askoren hautatzaile eta prestatzailea izan da; besteak beste, Iurreta, Zornotza edota Abadiñoko pilota eskoletan ibili da. Eta torneo, lehiaketa eta txapelketa askoren sustatzailea be bai. Munduko Pilota Biltzarreko burua izan da, eta Euskal Herriko Pilota Federazinoan be lan handia egin dau.
Pilota munduan izan dituen ardura guztiak, komunikabide ezberdinetan kolaborazinoak eginda uztatu dauz. Bizkaia Irratian, esaterako, urteak daroaz, astero pilota munduari, batez be, afizionaduari tarte bat eskaintzen “Horma Bikoa” irratsaioan. Eta gero, partidu erabakiorrak izan diranetan be, frontoietako giroaren eta partiduaren kronista aparta izan da.
Iurretarra, Oromiño auzokoa, bertako kofradiako ordezkari moduan Iurretako kofradietan juntakidea izan da 24 urtez.
Hutsune handia itxita zendu da Kepa, bai pilota munduan eta baita Iurreta herrian be, esku bat botateko aitzakirik ez eban eta sekula eukiten.
Besarkada bat bere etxekoei eta lagun-ezagun guztiei, irratiko lankide guztien partetik.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa