Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kulturea

Ke No Falte reggae taldea bueltan da

Bilbo, 2012-02-29

1999an Lugon emondako kontzertu bategaz amaitutzat jo eben Bilboko reggae taldearen ibilbidea, baina orain indarbarrituta bueltau dira. Kontzertu batzuk emon dabez dagoeneko eta Vente conmigo  izeneko diskoa aurkeztu dabe. 

Bederatzi kantu aurkitu doguz disko barrian. Betiko reggae doinuak, baina beste erritmo batzukaz nahastuta. Holan, samba, pop, reggaemufin, rock eta cumbia doinuak aurkituko doguz. Musika tresna barri asko be sartu dabez, eta kolaboratzaile ugari be izan dabez. 

Ke No Falte 90eko hamarkada hasieran entzule zabala izan eban taldea izan zan. 1993an sortu zan Santutxu auzoan eta 1999ra bitartean disko arrakastatsu bi kaleratu ebazan. Taldearen arima izan ziran Jose abeslari eta gitarrajolea, eta Axier baxujolea, eta hain zuzen be euren eskutik berpiztu da Ke No Falte. 

Martiaren 2an Bergaran eskeiniko dabe hurrengo kontzertua. 

Hona hemen Vente conmigo diskoko lehenengo singlea, Mi samba reggae izenekoa.  

Ke No Falte - Mi samba reggae abestia

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia