EAE, 2013-11-18
EAEn Katalaunian egingo daben lez gomazko pelotak galarazotea eskatu dau Iñigo Gogoan Herri Ekimenak. Aurreko astean Cabacas auziko abogaduak eskatu eban lez plataforma honek ertzain gehiagoren eta Ugarteko ertzainburuaren auziperatzea eskatu dau. Katalunian gertaera bardinagaitik hilabete baten 8 mosso auziperatu dabezala dinoe. Geurean Cabacasen heriotzetik urtebete baino gehiago igaro behar izan da 4 ertzain auziperatzeko. Kataluniako Parlamentak gomazko pelotak eta horreek botetako gailuak galarazo izana txalotu dabe Iñigo Cabacasen lagunek eta Jaurlaritzak bardin egiteko eskatu dabe. Iñigo Cabacasen senitartekoak ordezkari judizial eta politikoakaz oso minduta dagozala be esan deuskue.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa