Karrantza, 2020-08-07
Karrantzan Bilbo eta Santander arteko linea indartzeko plataformea sortu dabe.Garagarrilean aurkeztu eben plataforma hau, baina zapatu honetan barriro egingo dabe aurkezpena. Pandemia baino lehen joan eta etorrian, hiru tren ebilzan. Baina momentu honetan tren bakarra daukela esan deusku plataforma honetako kidea dan Erika Garciak. Aldarrikatzen dabena, behintzat lehengo zerbitzua izatea. Sinadurak batzen dabilz eta Jaurlaritzari eta Foru Aldundiari be bitartekaritzea eskatu deutse ardurea eurena izan ez arren.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa