Karrantza, 2019-03-05
Karrantzan hasi dira lanean esnekien lantegi barrian. Kataluniako TGT enpreseak ipini dau martxan lantegi barria. Euskolabel behi esnez egindako gazta gama barri bat landuko dabe eta esne-gain harrotua; Euskadin ekoiztutako behi esnea be ontziratuko dabe eta ardi-gazta egitea be aurreikusi dabe, Idiazabal jatorri izendapenaren barruan sartuko dana. 30-35 langile dabilz orain lanean, baina 50 lanpostu baino gehiago sortzea aurreikusi dabe. Raul Palacios Karrantzako alkatearen esanetan herriko lan egoeran eragin zuzena izango dau lantegi honek.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa