Karrantza, 2021-03-16
Karrantzan arazoak daukiez ur hornikuntzeagaz. Aldundiak orain 20 bat urte hasi ebazan lanak eta 2011n eta 2014n lankidetza hitzarmenak sinatu ebezan egoerea hobetzeko. Hitzarmen horreek bete ez dirala salatu dau Raul Palacio Karrantzako alkateak. Eusko Alderdi Jeltzalea agintean egoanean Udalaren eta Foru Aldudiaren arteko hartuemonak ezbardinak zirala dino Palacio alkateak. Momentu honetan hitzarmenak bete ez diranez, auzia epaitegietan dago.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa