Euskal Herria, 2022-04-11
Karmele Jaio Korrikaren aurtengo mezuaren egilea izan da baina hori ez gendun jakin atzo Karmele bera azkeneko kilometroan ikusi gendun arte. 2.575 kilometro eskurik esku ibili dan lekukoaren barruan egon dan sekretua argitu eban idazle gasteiztarrak. Mezu horretan esaten danaz beragaz berbaz jardun dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan.
Emozino handiko eguna izan zan atzokoa milaka lagunentzat, eta baita Karmele Jaiorentzat be. Euskereak bizirauteko, erabilerea beharrezkoa dala azaldu eban atzoko mezuan Karmele Jaiok. Eta Korrikak erakutsitakoa be azpimarratu nahi izan deusku goizean idazleak.
Erabileran aurrera egiteko euskerea lohitu behar dala adierazo deusku, horrek hizkuntzea biziago bihurtzen dauela gaineratuz. "Euskara barik ez gara euskaldun, euskerea ez da daukagun beste gauzetako bat baizik eta garen hori da". Hori horrela dala ulertzeko Korrika oso garrantzitusa dala azaldu deusku. "Helburu baten bila batuz gero, geldiezinak garela hain zuzen".
Peio Zabala, Joan Mari Torrealdai, Elvira Zipitria, Julen Azpeitia edo Maurizia, apaltasunez euskerearen alde lan handia egin dabenak aitatu nahi izan dauzela kontau deusku, ezelango saririk itxaroten ez ebenak. "Aurrekoek egindako lana ikusita guk hurrengo belaunaldiei zer lagako deutsegun horretan pentsau behar dogu eta hori ardura handia da".
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa