Bilbo, 2022-06-20
Hamazortzigarrenez egingo da Fundicion aretoak antolatzen dauan nazinoarte mailako jaialdia. Barikuan eta zapatuan, Guggenheim museoa eta Euskalduna jauregiaren artean, hamabi bat dantza emonaldi eskeiniko dira. Danetarik izango da. Zinema-dantza saioa izango da aurretik eguaztenean eta eguenean Fundicion aretoa klaustro bihurtuko da, dantzaz gozatzeko beste era bat eskeiniz. "Dance Higways" topaketea be egingo da aurten. Italia, Frantzia, Alemania, Polonia eta Norvegiako profesionalak etorriko dira Lekuz Leku jaialdiaren eredua eta euskal profesionalak ezagutzera. Lekuz Leku, aire libreko dantza-eskola irekiagaz amaituko da zapatu gauean.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa