Bilbo, 2012-06-29
Garagarrilagaz batera hasiko da Bilboko hamairugarren Kalealdia.
22 konpainiak, kanpoan egiten diren arte eszenikoetan erreferente direnak, hartuko dabe parte bilboko kalealdiaren, kaleko antzerki eta arteen jaialdian. Kale Nagusiaren inguruak eta Zazpi Kaleetako eta inguruko plazek, Hainbat diziplina eskainiko da Kalealdian: musika ibiltaritik dantza garaikidera, betidaniko kaleko antzerkiagaz, zirku modernoagaz, clown-agaz, aireko akrobaziakaz edo txotxongilo erraldoiakaz batera.
Bilboko udaleko kultura zinegotziak, Ibone Bengoetxeak eta programearen zuzendariak, Pedro Ormazabalek aurkeztu deuskue ekimena Bizkaia Irratiko Talaiatik saioan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa