EAE, 2017-06-26
PSE-EEan garagarrilaren 9an idazkari nagusi barria aukeratzeko primarioak egingo dabez. Hautagaiak gaur egungo idazkari nagusia dan Idoia Mendia eta Berritu Sozialistak sektore kritikoko Unai Ortuzar dira. Unai Ortuzarrek primarioetako kanpainaren arauen kontra helegitea jarri arren 7 eguneko epean aldeko sinadurak batu beharko dauz. Prozesuaren amaieran Unai Ortuzarrek irabaziko baleu bere taldeko Julian Zelaiak aitortu deusku EJan jeltzaleakaz daben ituna militanteen esku lagako leukiela. Unai Ortuzarrek eta Julian Zelaiak Euskadin Pedro Sanchezen hautagaitzearen alde egin eben. PSE-EEra haize barriak sartzeko momentua dala uste dau Patxi Lopezen Eusko Jaurlaritzan egon zan Julian Zelaiak. PSE-EEan behin idazkari nagusia aukeratuta, biltzarra udagoienean egingo dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa