Euskadi, 2021-05-31
Lanbide Heziketako zentroetan matrikulea egiteko epea zabalik dago. Gaurtik bagilaren 18rarte emon daiteke izena. Urterik urte matrikulen kopuruak gora egiten dau Lanbide Heziketako zentroetan. Urtero igoerea %3 edo %4koa izaten da. HETEL barruan Lanbide Heziketako 27 ikastetxe dagoz eta HETELeko burua Julen Elgeta eduki dogu gaur "Goizeko Izarretan".
Oraingoz jaiotze tasearen beherakadeak ez deutsela eragiten esan deusku HETELeko zuzendariak Julen Elgetak. Enpresariek behin baino gehiagotan esan dabe behar diran langileen perfila falta dala. Horretan lanean dabilz Lanbide Heziketako zentroetan. Datorren ikasturteari begira 12 heziketa ziklo barri eskainiko dabez. Ikusi egin beharko eskaintza horrek ze erantzun daukon. Aurten dualan bitartez enpresetan egon diran ikasle gehienak, ia %80k enpresan bertan jarraitu ahal izan dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa