Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Goizeko Izarretan

Julen Bollain: "Gitxieneko errenta baldintzatuak abantailak eta hutsuneak daukaz"

Euskadi, 2020-04-22

Espainiako gobernuak gitxieneko dirusarrera baldintzatua udabarrian jarri gura dau martxan. Errenta barri honen kopurua 500 eurokoa izango litzateke. Julen Bollain oinarrizko errenteari buruz doktore tesia egiten dabilen ikerlaria da. Bollainek esan deusku Espaniako gobernuak martxan jarri gura dauen gitxieneko dirusarrera baldintzatuak onura jakin batzuk daukazala. Azken urteetan Eusko Legebiltzarreko Elkarrekin-Podemoseko legebiltzarkidea izan da Julen Bollain. Beharrizan larria dabenentzat Sanchezek eta Iglesiasek proposatutako neurriak hutsuneak be daukazala uste dau berak. Madrilgo gobernuak emongo dauen gitxieneko errenta baldintzatua Euskadiko RGIagaz zelan buztartu ahalko dan azaldu deusku Julen Bollainek. Bestalde ekonomilari honek egindako kalkuluen arabera estaduak emongo dauen errenta barri honen truke Euskadik hurrengo urtean Kupoan 300 milioi euro gehiago ordaindu beharko dauz.

 

Julen Bollain

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia