EAE, 2018-05-16
Alderdi moreak uste dau lan talde horretan gizarte eskubideek eskubide historikoek baino garrantzia handiagoa euki behar dabela. Julen Bollain Elkarrekin-Podemoseko legebiltzarkidea da eta gure estudioetan euki dogu gaur. Julen Bollain oinarrizko errenteari buruzko aditua da eta asteon Madrilen aurkeztu dan gai honi buruzko RBUI izeneko dokumentalean hartu dau parte. EAEra oinarrizko errentearen eztabaidea heldu bitartean Euskadin RGI laguntzea dago. Bollainek uste dau dirusarrerak kobretako gitxieneko errentea balioan jarri behar dala eta hori kontroletako aztarna digitalik ezin dala onartu. Pentsinoei buruz galdetuta Elkarrekin-Podemosen ustez sistemea goitik behera aldatu behar dala. Kataluniaz eta erabagite eskubideaz be berba egin dogu Bollainegaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa