Dima, 2020-06-08
Dimako Lamindao auzoko Garena jatetxeak ateak zabaldu orduko itxi egin behar izan ebazan konfinamendua dala-ta. Eguenen ateak zabaldu eta zerotik hastea lez izan dala kontau deusku Julen Baz sukaldariak.
Betiko jatekoa, ikutu modernoagaz eskainiko dabe. Teknika eta aurkezpena landuko dabe, baina zapore tradizionalei eutsiko deutsie. Julen Baz sukaldariak nabarmendu deusku, "berakatz zopa batek berakatz zopa zaporea" izan behar dauala.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa