Katalunia, 2017-09-21
Zientzia Politikoetan doktorea dan Jule Goikoetxearen eretxiz herritar asko kalera urten izanak Kataluniako prozesua indartuko dau. Jule Goikoetxea EHUko irakaslea gaur Bilbon EUROBASKek federalismoari buruz deitutako jardunaldi baten berbaldia emoten arituko da. Katalunian jendea kalera atara izanaz berbaz aritu gara beragaz. Carles Puigdemonten gobernuak Rajoyrenak emon leiken erantzuna ondo aurreikusi dauela esan deusku Jule Goikoetxeak. Baita Espainiako presidenteak estadista lez oso txarto jokatu dauela be. Bartzelonako unibersidadean lanean hasiko dan Jule Goikoetxea bihar Sabadellen egongo da Ainhoa Etxaidegaz, Sanchez Gordillogaz edo Anna Gabrielegaz batera erreferendumaren aldeko ekitaldi baten. Goikoetxearen ustez Kataluniak independentzia lortu ezkero ez litzateke Europar Batasunetik kanpo geratuko. Kataluniakoak Euskal Herriko politikagintzan zuzeneko eragian eukiko dauela uste dau Goikoetxeak eta epe ertain baten alderdi batzuen barruan mogimenduak egon leitekezala uste dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa