Bilbao, 2017-10-04
Guggenheim Bilbon egitea erabagi zanean, izugarrizko erabagia hartu zala esan deusku Juan Mari Aburto alkateak. Orain 20 urte alkatea Bizkaiko Foru Aldundian egoan beharrean. Ondo gogoratzen dau ordukoa. Izugarrizko erabagia hartu zan eta eskerrak emn behar jakez Aburtoren eretxian erabagi hori hartu ebenei. Egoera ekonomikoa txarra zan, istiluak egozan industrian zein enpresetan eta apustu berezia egin zan, egoera horreri bueltea emoteko. Orduko ilusinoa gaurko errealideadea dala esan deusku.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa