Bilbo, 2016-11-02
Bilboko alkateak baieztau dauenez barikuan udal gobernuak aurkeztuko dauen aurrenkontua 509 milioi euro ingurukoa izango da, aurtegoaren oso antzekoa. Auzoetan 2017an izango diran proiektuak laster ezagutuko doguz baina zenbait auzotan igongailu barriak eregiko dabezala esan deusku Aburtok. Aurton lehenengoz auzokideen egindako proposamen zehatz batzuk be udaleko aurrekontuetan sartuko dabez. Zorrotzaurre guztiz uharte bihurtzeko dataz galdetuta Bilboko alkateak datorren urteko amaierea zehaztu dau. Bilbon sortu nahi dan Bakearen Foroa, Aburtoren proiektu barrietariko bat da, aurrekontuen eztabaidearen ostean gaiari zuzenean oratuko deutsola esan deusku.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa