Euskadi, 2018-05-08
EAJak uste dau espetxe politikaz berba egiteko Rajoyk, Urkulluk eta Barkosek osotuko leukien hiruko mahaia bideragarria eta beharrezkoa dala. Jeltzaleek dinoe terrorismoaren kontrako itunaren mahaira konbidau be ez dabela egin eta bestelako mahai bat behar dala. Pensinoei jagokenez Urkullu lehendakariak atzo esan eban 1.080 euroko gitxienekoak ezin dirala gaur egungo sisteman bermatu. Josune Gorospe jeltzalearen eretxian beste alderdiek azkenaldion ez dabe pensinodunen aldeko ezelango neurririk lortu. Hori bai, EAJk eta Madrilgo gobernuak berbatutako akordutik haratago sistemea aldatu behar dala uste dau Gorospek. Kataluniako auzian bestalde EAJak uste dau preminazkoena ahalik eta lasterren gobernu barri bat sortzea dala.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa