Ezkerraldea, 2018-11-14
Ezkerraldeko desindustrializazinoaren kontra protestau eben atzo goizean Trapagaranen. Orain dala zazpi urte itxi eben Bacock, 100 urte baino gehiago eukazan lantegia eta orain Ezkerraldean, historia handiko beste lantegi bat, Naval, antzeko egoeran dago. Enpresak zarratzea, bertako beharginentzat bakarrik ez, eskualdeko beste enpresa batzurentzat eta beste sektoreentzat kaltea dala salatu dabe. Eskualde honetan industriaren kaltetan lanpostu prekarioagoak dakarzan zerbitzuen sektoreak indar handia hartu dau azkenaldion, horren adibide Amazon Trapagaranera heldu izana. Josune Eroa Berri-Otxoak plataformako kidea da eta berak dino Sestao, Santurtzi, Barakaldo eta Portugaleten be egoerea ez dala bat ere ona. Euskal Autonomia Erkidegoan, langabezia tasarik handiena Sestaon dauke.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa