Euskal Herria, 2022-04-20
Gure Esku-k eta Kataluniako Asanblea Nazionalak antolatutako Pirinoetako Bidea ekimenean izen emotea ondo doa. Asmoa Pirineitako 300 tontor argiztatzea da. Aurreko asteetan herririk herri informazinoa emoten ibili dira, eta momentuz izen emotea ondo doala esan deusku Josu Etxaburu Gure Esku-ko arduradunak
330 argiztatuko dira danetara, eta euskal herritarren esku egongo dira 115, Jaizkibiletik Benasqueraino. Gailur gatxagoak eta errezagoak dagoz, jente guztiak parte hartzeko aukerea eukiteko. Dana dala, informazino guztia webgunean dago. Galiziak, Kataluniak eta Euskal Herriak alkarregaz lan egitearen garrantzia nabarmendu deusku Josu Etxaburuk
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa