Euskadi, 2017-07-12
Eusko Jaurlaritzako bozeroalea euki dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan. Azken asteetako lan gatazken aurrean Josu Erkorekak esan dau EJak ezin dauzela enpresariak ordezkatu. Edesa, Xey, CEL edo La Naval enpresetan izandako kaleratzeak edo produkzino etenaldiak egun batetik bestera ez dirala konponduko baieztau dau Erkorekak. Jaurlaritzako bozeroaleak euskal ekonomiaren egoerea ona dala aitatu dau baina era berean langile honeen protestak adituten dauzela gaineratu dau. Bestalde EAJk Espainiako kongresuan 2018rako gastu sabaia onartu izana erabagi teknikoa izan dala adierazo dau. EAErentzat erabagi horrek eragin leikezan be galdetu deutsagu Josu Erkorekari. Bestalde Miguel Angel Blancoren atzoko omenaldian alderdi guztietako ordezkariak egon izana bizikidetzarako aurrerapausoa dala adierazo dau Erkorekak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa