Amoroto, 2018-11-22
Madrilen bada Google Campus izeneko zentroa. Antxina elektrizidadea sortzen zan espazio batean dago kokatuta eta bertan enpresa azeleragailu bi dagoz. Tetuan Valley eta Seed Rocket. Tetuan Valley enpresa azeleratzaileari esker, Bizkaiko 6 ekintzaile talde, Busturialdea, Lea-Artibai eta Ermukoak, Madrilen izan dira, "Google for Startup"-en parte hartzen. Euretako batzuk Amorotoko Ibai-Gane jatetxekoak izan dira eta hantxe ikasitakoaren barri emon deuskue.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa