Euskadi, 2021-03-22
Eusko Jaurlaritzari Galiziako Xuntak hartutako erabagia hartu dagiala eskatu deutso Becerrak. EQUOren ustez eukaliptoek gaur egun ekosistemea hondatuko dabe eta lur jaube pribaduakaz zuzenean eta argi eta garbi berba egin behar da.
Eusko Jaurlaritzaren hondakinak kudeatzeko plan barrian zer hobetu badagoala esan dau Becerrak. EQUOk uste dau zabortegien tamainua handitzeko baimena planetik kendu beharko litzatekela. Era berean EQUOko bozeroaleak uste dau enpresek industria hondakinak zabortegira eroatearen truke diru gehiago ordaindu beharko leukiela eta beraz zabortegiak garestitu beharko litzatekezala. Hidrogenoaren euskal korridoreaz eta hidrogenoaren ekoizpenari buruz be berba egin dogu Jose Ramon Becerragaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa