Euskal Herria, 2020-02-27
ELA sindikatuak andra eta gizonen soldaten arteko aldearen atzean batzutan zuriketa morea dagoala salatu dau. EAEn urtean gizonezkoek baino 7.500 euro gehiago kobretan dabe batazbeste. Soldaten arrakalea besteak beste erresidentzietako langileek edo garbiketa arloko beharginen artean emoten ei da. ELA sindikatuko genero taldeko Jone Bengoetxeak salatu dau hondino be lan merkadua sexuaren arabera bananduta dagoala. Egoera honen kontra administrazinoak hainbat estrategia jarri dauz martxan. Horreetariko batzuen atzean zuriketa morea dagoala uste dau ELAk.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa