Bilbo, 2022-04-25
Macronek guztien presidentea izango dala esan dau hauteskundeak irabazi eta gero. Bigarren itzulia egin eben atzo eta Emmanuel Macronek botoen %58,5 lortu dau. Marie Le Pen ultra eskumako hautagaiari 17 puntuko aldea atara deutso Macronek. Emaitzak ikusita, irakurketa anitza egin daitekela esan deusku Jonatan Garciak, zientzia politikoetan doktorea danak, EHUko irakasleak.
Ipar Euskal Herrian Macron eta Le Penen arteko aldea handiagoa izan da. Eskuma muturreko hautagaiak botoen %35,5 eskuratu dauz, eta boto zuria eta abstentzinoa azpimarratzekoak izan dira. Iparraldeko egoerea beti berezia izan da Jonatan Garciaren eretxian. Garciak dino Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan zentroak historikoki garrantzia handia daukala eta posizino hortatik hasi behar dala irakurketea egiten.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa