Bilbo, 2020-02-26
Apirilaren 5erako euskal alderdiak euren zerrendak osatzen hasi dira eta egoerea alderdiz alderdi aztertu dogu. Horretarako Jonatan Garcia EHUko zientzia politikoetako irakaslearen analisia batu dogu. Jonatan Garciaren eretxian Zaldibar inguruko herrietan EAJk botoren bat edo beste galduko leuke baina sendo mantenduko litzateke lurralde gehienetan. Garciaren eretxian Euskadiko alderdi popularreko hautagai lez Carlos Iturgaitz aukeratu izanak mesederik handien Ciudadanosi egingo ei deutso. Elkarrekin-Podemos koalizinotik EQUO kanpoan geratu izanaz be berba egin deusku Jonatan Garciak. EH Bilduk daukan indarguneetariko bat Maddalen Iriarte lehendakarigai lez errepikatzea dala uste dau Garciak, hori bai Araban egindako aldaketak ez ei dira egokiak izango. Sozialisten kasuan, Espainiako gobernuan Pedro Sanchez egoteak eragina eukiko dauela uste dau Jonatan Garciak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa