Lemoa, 2022-04-21
Pandemia ostean emoten dau bidaiak autokaraban egiteko joerea goraka doala, eta horren barri emon deuskue Lemoako Homego autorakabanetatik. Oraintsu ipini dabe martxan negozioa, nahiz eta ideia lehendik eukien. Pandemia aurretik hasi zieran autokarabana alokairu zerbitzua martxan ipintekotan, baina itxialdia etorri zan eta atzeratzea ebatzi eben. Ondoren barriro hartu eben ideia eta aurtengo urtarril-zezeilean zabaldu dabe. Homego-ko Jon Zamalloak esan deuskunez, gero eta jente gehiagok aukeratzen dau autokarabanea oporretarako.
Zamalloaren eretxian autokarabaneak batez be askatasuna emoten dau. Homego autokarabanetan momemuz alokatu baino ez ditue egiten. Autokarabana barriak dira, 4-5 lagunentzako modukoak. Erreztasun batzuk be emoten deutsiez bezeroei.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa