Barakaldo, 2012-12-05
Atetik saioan, 2. B eta 3. mailako ligak aztertuko ditugu batik bat. Gaur, Jon Orbegozo Barakaldoko aurrelaria izango dogu konbidaduetariko bat. Barakaldok jardunaldi txarra izan dau. Etxean galdu dau Zaragoza B-ren aurka (1-3). Sailkapenean 13. lekuan dago. Jon Orbegozo aurrelaria aurten heldu da taldera. Joan dan denporaldian Lemoan jokatu eban. Sasoi negargarria izan zan. Jatsi egin ziran eta kluba desagertu. Orain, golak sartzea eta Barakaldo gorantz eroatea da, Orbegozoren helburua. (Atetik, eguaztenetan 14.30ean).
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa