Barakaldo, 2013-01-23
Barakaldok apur-apurka gora egin dau 2. B mailako sailkapenean. Une honetan, 7. lekuan dago eta 31 puntu daukaz. Jon Orbegozo aurrelariagaz aztertu dogu momentu hau. Barakaldok Real Union gainditu dau azken partiduan. Datorren jardunaldian, Teruelera jo behar dau. Orbegozoren esanetan, taldea ondo dago, baina ez da partidu erreza izango. Sailkapenean ez dagoz ondo terueldarrak, baina min hartuta euki daben jokalari asko jokatzeko moduan dagoz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa