Haiti, 2015-12-02
Haitiko lurrikarea izan zanetik ia 6 urte pasau ostean haitiarrek beharrizan handiak daukiezala dinoe GKE-ek. "LANBI" eta "Arregialde" gobernuz kanpoko erakundeek "Haiti, cuando las vidas tiemblan" proiektua sortu dabe. Alkarte honeetako kide batzuk hilabete bat emon barri dabe Haitiko zonalde desbardinetan mota guztietako kolektiboakaz alkarrizketak eukiten. Jon Ezkerra LANBI alkarteko kideagaz berbetan aritu gara. Gaur egungo lehentasun nagusiak Haitin hezkuntza eta osasun munduari jagokoz. Lurrikareak 200 mila hildako laga ebazan eta ekonomikoki Haiti gaur egun munduko lurralderik probeenetarikoa da. Haitiko baserritarren bizimodua erraza ez dala azaldu deusku Jon Ezkerrak. Haitin hizkuntza bi dira nagusi: frantsesa eta kriolera. LANBI alkarteko Jon Ezkerrak krioleraz be ikasi dau haitiarrakaz zuzeneko hartuemona eukiteko. Emakumeen eskubideak babesten dabezan alkarteakaz be batzartu dira.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa