EAE, 2017-05-08
EJko lan kontuetarako sailburuorde ez eze PSE-EEko kide be bada Jon Azkue. Bergaz makina bat gairi buruz berba egin dogu orain dala hiru egun eukitako alkarrizketan. Sozialisten agintari barriaren aukeraketeari begira Jon Azkuek bere eretxia be emon deusku. Maiatzaren 21ean PSOEk izango dauen idazkari nagusia Patxi Lopez izatea gurako leuke Azkuek. EJko lan kontuetarako sailburuorde lez, Azkuek lanpostu batzuetan emoten dan prekariedadea eta lan istripuen arteko loturea egin dau. Bestalde Jon Azkuek EAJak eta PPk kupoaren ituna barritzeko lortutako akordua onuragarria izango dala aitortu dau. Hori bai, ordezkari sozialistearen eretxian kupoaren akordua gauza bat da eta Rajoyren gobernuaren aurrekontuak babestea beste bat.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa