Gernika-Lumo, 2020-10-28
Gernika Errugbi Taldeak Gaztediri irabaziz hasi dau denporaldia. Helburua ohorezko mailara igotea dau. Jokin Eskolar jokalari gazteagaz egin dogu berba Gernikan. Eskolarrek 22 urte daukaz, 1.60-ko alturea eta 60 kilo. Jokalari txikia eta bizkorra da. Eskolarrek esan deuskunez, hainbat kirol egin ditu txikitatik, baina errugbia probau ebanean maitemindu egin zan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa