Euskal Herria, 2018-04-24
Parka eskatzerakoan biktimen arteko bereizketarik ez egiteko deia egin deutse alde askotatik ETAri. EH Bilduko legebiltzarkidea dan Jasone Agirrek kritika horreek kolokan jarri dauz. Bizikidetzan aurrera egiteko Euskal Herriak arazorik ez dauela eukiko adierazo dau Jasone Agirrek. Hori bai, presoak hurreratzeko PPk eta Ciudadanosek daben borondate eza salatu dau EH Bilduk. Presoen gaitik haratago EJari zor jakozan eskumenen kontra Ciudadanosek daukan jarrerea negargarria dala uste dau Jasone Agirrek. Katalunian Toni Cominek botoa laga ahalko dauela baieztau ostean Jasone Agirrek gaineratu dau Generalitat-ak ahalik eta arinen presidente barria euki beharko leukela. Bestalde 2019ko udal hauteskundeei begira EH Bildun alkategaiak aukeratzeko prozesua hasi dabela dinoe. Jasone Agirregaz EITBren geroaz eta euskal diasporaz be egin dogu berba.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa