Euskal Herria, 2017-07-10
Bihar Ermuko udaletxean Miguel Angel Blancoren bahiketa eta hilketea gogora ekarteko ekitaldi instituzionalean EH Bildu alderdia be egongo da. Igaz Bilduko ordezkariek lehenengoz parte hartu eben Miguel Angel Blancoren omenezko ekitaldi baten eta aurton be ordezkaritza bat izango da bertan. Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkideak 1997ko egun honeek zelan gogoratzen dauzen azaldu deusku.
Parisera gaur Ipar Euskal Herriko ordezkaritza bat, besteak beste, presoen hurbilketea eskatzen joan izana positiboa dala esan dau geurean Jasone Agirrek. Bestalde Cabacas auziko auziperatuentzat akusazinoak 4 urteko kartzela zigorra eskatzeaz honako balorazinoa egin dau EH Bilduk. EITBko estilo liburu barriak atzerapausoa suposatzen dauela esan dau Agirrek eta ETB2ko albistegietan euskaraz egindako adierazpenak ez itzultzeko eskatu dau. Bestalde azken asteetan Bilbon, Zarautzen, Eibarren, Sopelan edo Durangon izandako eraso sexisten aurrean gizon batzuen enpatia faltea salatu dau. Subrogautako haurdunaldiez be berba egin dogu EH Bilduko legebiltzarkideagaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa