Bilbo, 2017-01-04
ETAren armabakotze prozesuan gizartearen inplikazinoa garrantzitsua dala uste dau Jone Goirizelaia EH Bilduko legebiltzarkideak, aurrepausuak eskatuko dituelako. Euskal gizartean mogimentu handia dagoala adierazi dau, eta orain erakundeen eta alderdi politiko batzuen inplikazinoa falta dala. Ez dau uste preso bakotxak kartzela onuren ganean erabagitea insolidarioa danik, marra gorriak be ipinten diralako. Munduko beste gatazka batzuetan be presoen gaia legalidadearen bidetik konpondu dala gogoratu dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa