Euskal Herria, 2018-01-17
Frantziako espetxetan dagozan presoen hurbilketak suposatzen dauenaz eta Espainiako gobenuak horren aurrean egin leikenaz EH Bilduko legebiltzarkideak gaur berbetatik ekintzetara pasetako sasoia dala esan dau. Kataluniako egoeraz galdetuta, behin Parlament-a osotuta Puigdemonten izendapenean justiziak politikan ez leukela esku hartu behar adierazo deusku Goirizelaiak. 155garren artikulua bertan behera geratzeko aukerez, EAJak estaduko aurrekontuak negozietako izango leuken balizko prestutasunaz, EAEn dagozan guardia zibil eta polizia nazionalen kopuruaz edota Emakundek atzo aurkeztu eban txostenaz be berba egin dogu abogadu eta politikari bizkaitarragaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa