Bilbo, 2020-09-28
Aste honetan, eguenez eta barikuz Arriaga Antzokian “De Gernika a Nueva York, pasando por Berlín” antzezlana oltzaratuko dabe. Zuzenekoak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira eta Jose Antonio Agirre lehendakariak 1937an herbesteratu ostean Europan zehar bizitakoak antzerkiaren bitartez kontauko dabez. Patxo Telleriak egokitutako obrea Fernando Bernuesek zuzenduko dau eta Agirreren papera Iñaki Rikarte aktoreak beteko dau. Rikartek Agirre lehendakariak Europan zehar bizitakoak gogoratu deuskuz eta era berean Agirrek bere sasoian bizitakoak gaurkotasunetik be badaukala adierazo deusku. Aktore gasteiztarrak gaineratu dau antzezlan honetan testuak berebiziko garrantzia daukala eta horretan inbertidu dauela pertsonaia sortzeko denborarik gehien. “De Gernika a Nueva York, pasando por Berlín” antzezlanean Iñaki Rikarteren ahotsa laguntzeko Iñaki Salvador pianojolearen zuzeneko musikea egongo da. Obrea urriaren 1ean eta urriaren 2an ikusgai egongo da eta sarrerak salgai dagoz 10 eurotik 21 eurora bitarteko prezioan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa