Artzentales, 2016-05-05
Bizkaian guztira 24 eskola txiki dagoz, eskola honeen berezitasunik handiena gela berean adin desbardineko umeak egoten dirala da. Artzentaleseko "Angel Larena" eskolan esaterako 2 urtetik 11 urtera bitarteko 34 ume daukiez matrikulauta. Artzentalesen 719 auzokide bizi dira eta herriko umeen erdia eskola honetara joaten da, beste erdia Zallako edo Balmasedako hezkuntza zentroetara. Jaione Otazuak bere semea eskola txikira bialtzen dau eta oso pozik dago. Eskolara bertsolari bat joake hamabostaldian behin bertsolaritzeari buruzko klaseak emoten. Era berean 34 ikasleek eskolan bertan dagoan ortu bat jagoten dabe. Izaskun Barreras Artzentaleseko eskolako irakaslea da.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa