Euskal Herria , 2019-11-08
Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari ontzia astelehenean iritsi zan Lesbosera. Bertara zortzi tona laguntza humanitarioa eroan dabe. Chios-eko kanpalekuan be egoteko erea izan dabe. Izaskun Arriaran SMH-ko kideak esan deuskunez, bertan aurkitu daben egoerea oso gogorra da: jentea pilatuta, batzuk ez daukie non lo egin, zikinkeria ugari inguruan... Janari, higiene...baldintzak oso kaskarrak dira bertan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa