Sizilia, 2021-02-23
Aita Mari ontziko tripulazinoak gaur jakingo dau barriro itsasoratu ahal izango dan.Sizilian dago, atzo portuan azken egunotan Mediterraneoan erreskatautako 102 migratzaileak itzita. Atzoko eguna luzea izan zala esan deusku Izaskun Arriaranek Aita Mari ontziko tripulazinoko kideak. Hasiera baten larri egozan bi lagunentzat bakarrik izan eben porturatzeko baimena. Itsasontzian COVID19aren aurkako protokoloa bete dabe eta migratzaileen artean zazpi positibo baino ez dabez identifikau. Libiatik ihes egin gurean erreskatau dabez 102 migratzaileak itsasoan. Orain, barriro itsasoratu nahiko leukie, laguntza emoten jarraitzeko, baina uste dabe Italiako agintariek berrogeialdia egiteko aginduko deutsela, proba guztietan negatibo emon daben arren.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa