Bizkaia , 2020-05-04
Bizkaiko Foru Ogasunak gaur abiatuko dau 2019ko Errenta eta Ondareari buruzko kanpainea. Ez ohiko kanpainea, Olatz Basarte Bizkaiko Ogasunaren Zergak Kudeatzeko zuzendariordeak esan deuskunez. Bizkaiko Foru Aldundiak emondako datuen arabera, 580.000 aitorpen inguru aurkeztuko dira Bizkaian. Horreetatik %68 itzultzekoak izango dira. Errenta Etxean programeari esker, 382.000 aitorpen proposamen bidali dira etxeetara. Eta azpimarratu, itzulketak egiteko prozesua bizkortzen dabilela Foru Ogasuna.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa