Bizkaia, 2015-12-04
APNABI alkarteak autismoa dabenen pertsonen ikusgarritasuna aldarrikatu eban atzo Bilbon. Aniztasun funtzionala daben pertsonen nazinoarteko egunean euskerearen egunari be keinua egin deutse Deustuko Aldamiz ikastetxean. Bertan APNABIkoek Athletic-eko emakumeen taldeko atezainaren bisitea euki dabe. Umeek euskerearen aldeko manifestua irakurri eta atsotitzen azalpenak be landu dabez. APNABIk Bizkaian hezkuntza bereziko hiru ikastetxe daukaz: Deustun, Txurdinagan eta Ortuellan. Eguneko zentro bat, etxebizitza batzuk eta astialdirako programea be topau geinkez alkartearen eskaintzearen barruan. Enpatia, umeek helduek baino hobeto lantzen dabela esan deusku APNABI alkarteko ama batek, Itziar Olabarri.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa